Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
21/06/2002
Lehenik eta behin esan nahi dizut Eusko Alkartasunak beti babestu izan duela, babesten duela eta babestuko duela euskera, eta alderdikeriz at egon behar duela uste dugu. Gure hizkuntza delako eta beste edozein kontsiderazioz gain egon behar duelako. Esan didatenez, eta nik neuk egiaztatu izan dudanez, orain dela hilabete batzu euskeraz egunkari berri bat badago. Jakinarazi didate, baita ere, dagoeneko, badagoela aldizkari bat, irakurle askorekin, Galtzaundi, euskeraz dena goitik behera eta Tolosako udaletxetik dirulaguntza jasotzen duena duela urte batzutatik hona.
Iruzkinak (0)
12:00 am
21/06/2002
Lan harremanetako esparruan eta gizarte babesaren eremuan antzematen da batik bat egungo marko juridikoa bete ez dela. Uka ezina da Euskadin, bertako sindikatuek gehiengua dutela, eta enpresa egitura desberdidua dagoela. Hau honela izanik euskal gizartearen beharrei erantzungo dioten politikak garatu ahal izateko eta honetarako, eragileen arteko elkarrizketa eta adostasuna sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da euskal erakundeek enplegua, heziketa eta gizarte babeseko eskuduntzak beregain izatea.
Iruzkinak (0)
12:00 am
21/06/2002
Datu ofizialen arabera, 19-an grebaren jarraipena %60-a izan zen eta 20-an %20-koa. Berez, E.E.A.-n %80-ko jarraipena egon zen.
Iruzkinak (0)
12:00 am
19/06/2002
Gobernuak Izatezko bikoteei buruzko legea Legebiltzarrera bidali behar du eta, berez, horren zain gaude.
Iruzkinak (0)
12:00 am
19/06/2002
Carlos Garaikoetxea hitzaldi bat ematen ari zen Salamankako unibertsitatean eta horregatik, naiz eta beran gogoz kontra izan, ezin izan zen larunbatetako manifestaldian egon. Ibarretxe Lehendakariari buruz hitzegiten baldin bazaude, ez dakidala esan behar dizut. Baina ziurtatu dezaketadana Eusko Alkartasunako zuzendaritza osoa eta gure hiru sailburuak bertan egon ginela da.
Iruzkinak (0)
12:00 am
17/06/2002
Zutabe honekin web orrialde pertsonal hau martxan jartzen da, honen helburua komunikazio eta informazio tresna bat bilakatzea delarik, Legebiltzarrean gauzatzen dudan lanarena, eta ez bakarrik azkenengo hauteskundeetan bere bozka eman zigutenei, baizik eta gizarte oroari. Baina gehien nahi dudana kontrol tresna bat bihurtzea da, hiritarrentzako kontrol tresna bat, Legebiltzarrean gauzatzen dudan lanarena, lan politikoarena eta ordezkaritzako lanaren jarraipen bat egin ahal izateko.
Iruzkinak (0)
12:00 am