Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
19/09/2002
Edurne Begiristain/gasteiz Ertzaintzak Bilboko manifestazioan erakutsitako jarrerarekin ez zen ados agertu atzo Rafael Larreina EAko Antolakuntza idazkaria. «EAren esku egon balitz, Ertzaintza ez zen oldartuko», adierazi zuen. Haren irudiko, «hobe izango zen manifestazioa osorik egiten utzi izan balitz, Donostian gertatu zen bezala». Larreinaren ustez, gainera, ‘Gora Euskal Herria’ manifestazioa legala zen. Hala ere, legalaren edo ilegalaren arteko zalantza egonez gero beti manifestazio eskubideak gailendu behar duela iritzi zion, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak dioen moduan.
Iruzkinak (0)
12:00 am
19/09/2002
E.B./gasteiz Eusko Legebiltzarrak uztailaren 12an onartutako autogobernu txostena betetzearen alde agertu zen atzo Rafael Larreina EAko Antolakuntza idazkaria. Adierazi zuenez, EAk ebazpen horrek zioena betetzearen alde lan egingo du ekitaldi politiko honetan. Batetik, Estatutua osorik garatzeko lanean jardungo dutela esan zuen. Era berean, txostenaren bigarren zatia abian jartzea bultzatuko dutela azpimarratu zuen, alegia, «Estatutu berri baten aldeko bidea» jorratuko dutela. Esparru juridiko-politiko berri horretan autodeterminazio eskubideak jasota egon beharko duela iritzi zion Larreinak, bai eta Estatutu berri horrek euskal gizartearen babes handiena lortu behar duela ere.
Iruzkinak (0)
12:00 am