Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
25/10/2002
Gaur hogeita hiru urte betetzen dira Gernikako estatutua erreferendumean onartu zenetik. Hau dela eta bai PPk eta baita PSOEk ere proposatu eta antolatu dituzte ospakizun batzuk, beraiek esaten duten arabera, estatutoaren ospakizunak. Galdetu beharreko aurreneko gauza da estatutoari buruz zer hitzegiten ari diren: Euskal gizarteak onartutakoa edo atzeko atetik aldatutakoa?
Iruzkinak (0)
12:00 am
20/10/2002
EAko Antolakuntza idazkari Rafael Larreinak Roman Suduperen kasua adibidetzat hartu zuen datorren astean abiatuko duten negoziaketa prozesuan egin nahi ez dutena azaltzeko. Izan ere, EAren baldintzetako bat da hautagaiek «partaidetza aktiboa» eduki behar dutela aurkezten diren udalerrian. Hori dela eta, Larreinaren arabera, Sudupe (Gipuzkoako diputatu nagusia gaur egun eta EAJk Donostiako alkatetzarako izendatutako hautagai azkoitiarra) «ez da hautagai izango EArekin hitzartutako hauteskunde-zerrenda batean».
Iruzkinak (0)
12:00 am
20/10/2002
Sozialista Abertzaleak taldea baztertu du, «giza eskubideen urratze oro ez baititu gaitzesten», baina independenteak onartzeko prest da Luis Karlos Garcia / gasteiz EAk koalizioak negoziatuko ditu, datorren urteko hauteskundeetan tokian tokiko erakundeetako «lidergo abertzalea» bermatzeko asmoz. Antolakuntza idazkari Rafael Larreinaren esanetan, «giza eskubideen errespetuaren aldeko hitza» ematen duten alderdiekin baino ez dira mintzatuko.
Iruzkinak (0)
12:00 am
16/10/2002
Hurrengo astebururako “Derrigorrezko nazionalismoaren” kontrako manifestaldia konbokatuta izan da. Eta era horretan entzunda, azalpen gehiago entzun gabe, Donostitik buelta bat emateko gogoa ematen dit. Baliteke, bateonbatek, aurreko paragrafoan idatzi dudana irakurrita eskandalizatua egotea, eta ez ulertzea nola demontre bururatzen zaidan manifestaldi horretara joan nahi izatea. Baina joateko arrazoiak ditudala esan behar dut.
Iruzkinak (0)
12:00 am
15/10/2002
Deserdindu egin behar dugu Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Lehen hezkuntzan Espainiako gobernuari dagokion eskuduntza da oraindik ere. Erlijioa irakasten duten irakasleen lan baldintzak arautu nahiean 1.993 urtean konbenio bat sinatu zuten Espainiako gobernuak eta Egoitza Santuak.
Iruzkinak (0)
12:00 am