Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
26/12/2002
Egun min hauetan, oroimenerako egokiak direnak eta gabon-kantak gure inguruan durundatu egiten dutenean, hain zabaldua den āMesias sarritanā-en errepika bururatu zait: āGloria zeruan, bakea hemen kantari aingeruak dagoz Belenenā. Niri iruditzen zait āBakea borondate oneko gizon eta emakumeeiā desio bat baino gehiago dela, hau eskakizun bat da eta bakea errealitate bihurtu ahal izateko zer egin behar dugun aztertzera behartzen gaitu.
Iruzkinak (0)
12:00 am
24/12/2002
Egun maite eta xume hauek aprobetxatu nahi ditut bai zuri eta baita zure familiari ere Gabon zoriontsuak opatzeko, 2003. urtean zuen nahi guztiak egia bihurtzen diren desiatuz eta Belengo Bakea gure lurralde maite honi, azkenik, ailegatzen den itxaropenarekin. Besarkada bat… Rafa
Iruzkinak (0)
12:00 am
06/12/2002
EAJrekin koalizio akordio bat lortzeko Ā«ahaleginakĀ» egiten jarraituko duela dio Rafa Larreinak, baina aitortzen du negoziazioak hausteko aukera egon badagoela.Ā (gehiago irakurri…)
Iruzkinak (0)
12:00 am
05/12/2002
Edurne Begiristain / GASTEIZ Koaliziorako negoziazioak apurtuta daudela ukatu egin du Eusko Alkartasunak, eta negoziazio mahaian eserita jarraitzen duela berretsi du. EAko Antolakuntza idazkari Rafael Larreinak eta Komunikazio arduradun Onintza Lasak hala adierazi zuten atzo, Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldian. Herenegun, Josune Ariztondo eta Jose Antonio Rubalkaba EAJko ordezkariek bi alderdien arteko koalizioak «orokorra» izan behar duela berretsi ondotik eman zuten prentsaurrekoa EAko ordezkariek.
Iruzkinak (0)
12:00 am