Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
21/06/2002
Lehenik eta behin esan nahi dizut Eusko Alkartasunak beti babestu izan duela, babesten duela eta babestuko duela euskera, eta alderdikeriz at egon behar duela uste dugu. Gure hizkuntza delako eta beste edozein kontsiderazioz gain egon behar duelako. Esan didatenez, eta nik neuk egiaztatu izan dudanez, orain dela hilabete batzu euskeraz egunkari berri bat badago. Jakinarazi didate, baita ere, dagoeneko, badagoela aldizkari bat, irakurle askorekin, Galtzaundi, euskeraz dena goitik behera eta Tolosako udaletxetik dirulaguntza jasotzen duena duela urte batzutatik hona.
Gainera, bai bere profesional kopuru eta bai bere aldizkakotasuna gehitu du, eta hori pozik egotekoa dela ulertzen dugu. Egunero, aurrekontuak onartu bezperan planteaturiko egitasmo bat dela komentatu didate, eta berauen aldaketa garaian, iada martxan zegoen errealitate bat izan dela. Dena den, eta era berean ziurtatzen didatenez, Eusko Alkartasuna ez dago itxita etorkizunean Egunerok, beharrezko denboraz bere egitasmoa aurkez dezan, berau osotasunean eztabaidatzeko eta honela bere finantziaketa eta parte hartzea aztertzeko.
Post honetarako oharrentzako Feed RSS. Aipuaren URIa