Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
26/02/2003
Egun hauetan gaude, berriro, hunkituta giza-eskubideen bortxaketa sistematikoarengatik; hunkipen hau beti handiagoa delarik erlazio-mota bat daukazunean pertsona konkretu hoiekin. Zoritxarrez gure lur maite eta nahigabetu honetan askatasunen eta giza-eskubideen kontrako erasoak-bizitzaren eskubidetik hasi eta segurtasun fisikoa eta psikologikoaren eskubideekin jarraituz- ohizkoak bihurtzen ari dira; eta herri txiki bat garenez beti dugu hurbileko norbait praktika krudel hauek jasatzen dituen, eta hurbiltasun hau abiapuntu hartuta, min eta sufrimendu horren irudipen handiagoa edukitzen dugu, eta min eta sufrimendu hau, era batean, partekatzen bukatzen dugu.
Iruzkinak (0)
12:00 am