Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

18/06/2003

Udal eta Foru hauteskundeen osteko egoera politikoari buruz mintzatu zen atzo EAko Antolakuntza idazkari Rafa Larreina, Gasteizko Alkartetxeko egoitza berriaren inaugurazioa zela-eta kazetariekin izandako gosari batean. AuBri eta legez kanporatutako herri plataformei botoa eman zieten herritarren parte-hartzea bermatze aldera, udaletan Hiritarren Eskarien Batzordeak sortuko dituela adierazi zuen EAko ordezkariak. Haren aburuz, boto baliogabeen alde egin zuten herritarrei «hitza» eta «parte hartzeko bideak» eman behar zaizkie, gizartearen «zati garrantzitsu» direlako.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

18/06/2003

Estatu espainiarreko legediak begiztatzen dituen udal batzorde irekiak sustatzearen alde agertu zen atzo EAko Antolakuntza idazkari eta Gasteizko parlamentari Rafael Larreina. Alde horretatik, herritar ororen «esku-hartze politikoaren bidea» bermatzea helburu duela nabarmendu zuen. Bestetik, PP eta PSOE alderdi politikoei «nazionalismo espainiarra demokraziaren gainetik jarri izana» leporatu zien Larreinak.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am