Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

31/08/2003

Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak azaldu duenez, burujabetzaren alde «demokratikoki» lan egiteko prest dagoen gizarte zibila biltzeko asmoa dute udazkenean egingo duten biltzarrean.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

31/08/2003

Rafa Larreinak ez du begi onez ikusten Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ezker abertzaleak deitutako mobilizazioak debekatzea, eta hausnartzeko deia egin dio Ibarretxeren gobernuari.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

27/08/2003

Mobilizazio debekatuak hizpide hartuta, Eusko Alkartasuneko Rafa Larreina herritarrek duten manifestazio eskubidearen alde azaldu zen atzo, «baita Batasuneko jendeak ere, inongo auzitegik ez baitizkie euren eskubideak murriztu». Larreinak, «PPren joko politikoari aski da!» esateko garaia dela azaldu zuen. Eusko Alkartasuneko legebiltzarkidearen arabera, «PPren gobernua demokrazian murriztu ezin daitezkeen askatasunak murrizten ari da». Larreinaren hitzetan, «Auzitegi Konstituzionalak berak ere, argi eta garbi esan du edozein motatako zalantzen aurrean manifestazio eskubidea gailentzen dela».

Iruzkinak (0) 12:00 am

20/08/2003

Rafael Larreina EAko bozeramaileak Botere Judizialeko Kontseilu Orokorreko (CGPJ) bozeramaile Enrique Lopezek herenegun esandakoak gaitzetsi zituen atzo. Izan ere, Lopezek esan zuen Espainiako Gobernua «behartuta» dagoela Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztera Ibarretxeren proposamenaren aurka. Horren harira, Larreinak CGPJk PPrekin duen «menpekotasuna» salatu eta botere judizial autonomo baten beharra azpimarratu zuen. Halaber, Konstituzioak CGPJ botere banaketa egitera behartzen duela esan zuen Larreinak. EAko idazkari nagusi Gorka Knörrek, berriz, Lopez Espainiako Justizia ministro Jose Maria Michavilaren «ikasle aurreratua» dela salatu zuen.

Iruzkinak (0) 12:00 am