Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
28/09/2003
AGENTZIAK- DONOSTIA Rafa Larreina EAko antolakuntza idazkariaren ustez, ostiralean «aro politiko berri bat» abiatu zen Gasteizko legebiltzarrean, eta prozesu horrek «nahitaez» aurrera egingo duela ziurtatu zuen. Halaber, elkarrizketarako deia egin zien alderdi politiko guztiei, baina argi eta garbi esan nahi izan zuen ez dutela onartuko «PP, PSOE edo Batasunaren beto eskubiderik». «Alderdi horiek nahi edo ez, prozesuak aurrera egingo du euskal gizarteak hala nahi duelako, eta hala adierazi duelako hautestontzietan», iritzi zion Larreinak. EAko antolakuntza idazkariak esan zuen azken hauteskundeetan euskal gizartearen %60k adierazi zuela marko politiko juridiko berri baten nahia, «autogobernu gehiago eta Gernikako Estatutua gainditzeko eskatzen du euskal gizarteak», Larreinaren ustez.
Iruzkinak (0)
12:00 am
23/09/2003
IMANOL MURUA URIA - DONOSTIA Eusko Alkartasunak «independentziarako bidean pausoak» ematea proposatzen du bere testu artikulatuan eta, Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren behin betiko planean EAren ekarpenak aintzat hartzea espero du. Larreinak atzo azaldu zuenez, autodeterminazio eskubidea gauzatzeko bide eraginkorrak jaso beharko lituzke Eusko Jaurlaritzaren egitasmoak.
Iruzkinak (0)
12:00 am
20/09/2003
edurne begiristain - GASTEIZ Festarako eguna ez ezik, «gogoetarako» eguna ere izango da biharko Alkartasun Eguna, EAren irudiko. Zarautzen (Gipuzkoan) egun osoz ospatuko den jaia «une garrantzitsu» batean egingo dela uste du EAk; hori dela eta, «askatasunen eta demokraziaren aldeko indarrak» batzea ezinbestekoa dela iritzi zion atzo Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak.
Iruzkinak (0)
12:00 am