Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
25/10/2003
edurne begiristain - GASTEIZ EAk burujabetzaren inguruko konferentzia egingo du bihar Bilboko Euskalduna jauregian, eguerditik aurrera. Ekimen horrekin, gizarte zibilari ideia subiranistak bultzatzeko «bozgoragailua» eman nahi dio EAk, atzo Rafa Larreinak eta Onintza Lasak azaldu zutenez. Konferentzia gizarte guztiari irekia egongo da, eta bertan hiritarren parte hartzea ahalbidetzeko tresnak jarriko dira.
Iruzkinak (0)
12:00 am
17/10/2003
«EAk atxilotuak errugabetzat ditu, eta euren eskubide guztiak aintzat har ditzatela exijitzen du. Euskal kulturaren inguruan izandako aurreko atxiloketak kontuan hartuta, operazio polizialak kezka eta dudak sorrarazten dizkit. Eusko Jaurlaritzak Martin Ugalderi Euskal Herritar Unibertsalaren saria emango dion egun berean izatea atxiloketak susmagarria eta harrigarria da, Aznarren exekutiboaren erreakzioak ikusita. Ekintzok ez dute zikinduko Martin Ugalderen ibilbidea».
Iruzkinak (0)
12:00 am