Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
31/01/2004
ERREDAKZIOA - DONOSTIA Espainiako zerbitzu sekretuek Nafarroako zein Euskal Autonomia Erkidegoko parlamentaririk zelatatu edo jarraitu duten jakin nahi du Eusko Alkartasunak. Hala, EAko Legebiltzarreko taldeek eskaera bana egin diete Iruñeko eta Gasteizko legebiltzarretakoko lehendakariei, «Espainiako Inteligentzia Zentroak (CNI), Estatuko segurtasun indarrek edota bestelako erakunderen batek zelatatu eta jarraitu dituen edo komunikazioak kontrolatu dizkieten legebiltzarkideen zerrenda eskura dezaten».
Iruzkinak (0)
12:00 am
27/01/2004
erredakzioa - BILBO Rafa Larreina EAko Antolakuntzako idazkariak igandean aurreratu zuen «euskal blokea ezinezko» izatekotan bakoitzak bere proiektu politikoa aurkeztea zela egokiena eta, beraz, ez zuela EAJrekin bikoa osatzeko asmorik. EAk esana zuen Espainiako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko EAJrekin akordiorik lortu ezean ez zuela Aralarrekin koalizioa osatzeko asmorik. Larunbatean, baina, Aralarrek EArekin akordiorik ez egiteko erabakia hartu zuen, eta horren ondoren etorri da EAk EAJri emandako ezetza.
Iruzkinak (0)
12:00 am
21/01/2004
erredakzioa - BILBO Martxoaren 14ari begira «bloke abertzale bat» osatzeko asmoa du oraindik ere Eusko Alkartasunak, eta EAJrekin eta Ara-larrekin batera aurkezteko «azken ahalegina» egingo dutela iragarri zuen atzo Rafa Larreinak, EAko Antolaketa idazkariak. Era berean, Batasunarekin akordioa egitea baztertu egin zuen, ez dituelako bete EAk ezarritako gutxieneko baldintzak.
Iruzkinak (0)
12:00 am