Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

28/04/2004

«Seriotasun bermea» duten ekimen guztietan parte hartuko EAk, Rafa Larreinak ziurtatzen duenez. «EAk ahalegina behintzat egingo du». Nazio Eztabaidagunea, Elkarri-ren proposamena eta Eusko Legebiltzarreko eztabaidak, hiruak dira Larreinaren iritziz normalizaziorako ekimen serio. EA hiruetan egongo dela dio, eta ez daudenak egon daitezen lan egingo duela: «Foro horietan hasieratik gaudenon erantzukizuna da ez daudenak egon daitezen baldintzak sortzea.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

23/04/2004

Berria jakin bezain laster EAko bozeramaile Rafa Larreinak azaldu zuenez, bere beharrezko laguntza bakarra «demokrazia, botere banaketa eta Legebiltzar forua indartzekoa izan zen». Carmelo Barrio PPk EAEn duen idazkari nagusiaren esanetan, berriz, «Legebiltzarrean ETA-Batasuna babesten tematu direnek jakin behar dute Justiziaren epaiak betetzen ez dituenak auzitegian ordaindu beharko duela».

Iruzkinak (0) 12:00 am

04/04/2004

begiristain - GASTEIZ Azken boladan Eusko Jaurlaritzako Hirukoaren barruan egon diren desadostasunen atzean EAJren «norabide aldaketarik» ez egotea espero du EAko Antolakuntza idazkari Rafa Larreinak. Hain justu, Donostiako Udalan EAk talde propioa eratzeko EAJk jarri dituen trabak batetik, eta Arartekoaren auzian egondako ika-mikak, bestetik, Josu Jon Imaz EBBko presidentearen politika berriaren isla ez izatea espero duela adierazi zuen atzo: «Espero dut Imazek nahi ez izatea PSErekin aliantzak egitea. Hala nahi izatekotan, publikoki adierazi beharko luke estrategiaz aldatu duela eta PSE gobernukide berri gisa nahi duela».

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am