Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

28/05/2004

Rafa Larreinaren iritziz, «demokratentzat egun tristea da 54 hautagaiei boto eskubide aktiboa eta pasiboa urratu zaielako. Izan ere, beren eskubide guztiak osorik dituzten pertsonei, zigortuta ez daudenei, hauteskundeetara aurkeztea galarazi zaie». Demokrazia batean herritar batzuei hauteskundeetara aurkeztea galarazteak, demokrazia horrek bere oinarrian gabezia ikaragarria duela esan nahi du, bere ustez. Horregatik, atsekabea agertu zuen erabakiagatik eta oinarrizko eskubideen eta askatasunen alde lanean jarraitzeko beharra nabarmendu zuen.

Iruzkinak (0) 12:00 am

20/05/2004

Desobedientzia egotzi die fiskalak, SA legebiltzar taldea ez desegiteko «beharrezko laguntzaile» izan zirelakoan. Auzitegira bakoitza bere aldetik joan zen, nor bere alderdiko kideen babesarekin.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

08/05/2004

Inkomunikazioaren kontra irmo agertu zen Rafa Larreina EAko legebiltzarkidea. Gainera, haratago joan zen esanez EAk «gorputz polizial baten gidaritzaren ardura» izango balu, ez lukeela inkomunikazioa ahalbidetuko. Ertzaintzaren protokoloa torturarekin amaitzeko «nahikoa» ez dela aitortu zuen EAko ordezkariak, baina bederen «aurrerapauso» bat dela adierazi zuen. Gainera, Theo Van Bovenen gomendioak abian jartzeko «behar denari sinestarazten» saiatuko dela esan zuen. Hala ere, SAri torturaren inguruko ekimenak aurkezteko «zilegitasun eta sinesgarritasun eza» egotzi zion, ETAren indarkeria gaitzesten ez badu.

Iruzkinak (0) 12:00 am