Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

14/07/2004

El Mundo egunkariak Arnaldo Otegi eta Josep Lluis Carod-Roviraren arteko elkarrizketa batzuen berri ematen du gaur, EA eta Eusko Jaurlaritza tartean sartuz, CNIk egindako telefono entzuketa batzuen ondorioz jakin duela esanda. EA eta ERCko kideek espioitza horrengatik beren ardura azaldu dute. EAko legebiltzarkide Rafa Larreinak, Carod-Rovira eta Arnaldo Otegirekin elkarrizketatu zela zehaztu du, beti ere M-11ko atentatuen ondorengo egoera aztertzeko ordea.

EAk politikoei zelatan ibiltzeagatik kargu hartzeko erabakia hartuko du. Izan ere, Larreinak oso larritzat jo du, CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak parlamentarien arteko elkarrizketak inongo kontrol eta baimen judizialik gabe zelatatzen ibiltzea. EAko kideak gehitu duenez, egun M-11ko ikerketa batzordea Madrilen gertatutako atentatu haietan espainiarrak engainatu nahi izatearen intentzioa agerian uzteko bidean denez, Espainiako El Mundo egunkariak kaleratu duen honekin hiritarrak nahastu nahian dira.

Era berean, katalanak biolentzia eta terrorismoan tartean sartu nahi dituztela salatu du Larreinak. Bestalde, Esquerra Republicanako parlamentariak ere, haserre dira Espainiako El Mundo egunkariak kaleratu duen informazioagatik. PPk asmo txarrez egindako filtrazio bat dela adierazi dute. Joan Puig ERCko diputatuak azaldu duenez, Otegik eta Carodek martxoaren 13an hauteskundeetako aurreikuspenak hankaz gora jarri nahi izatearen ustea gehiegi uste izatea da. Halakoekin, Hollywoodek gidoilari bikainak izango lituzkeela esan da. ERCko bigarren diputatu batek, Agusti Cerdak, politikorik zelatatu ez dezaten erantzukizunak hartzekotan direla adierzi du.

Iruzkinak (0) 12:00 am

14/07/2004

EAko Antolakuntza idazkari Rafa Larreinak «kezkagarritzat» jo zuen Zapaterok «Aznarrek abian jarritako politika antiterroristari eutsi nahi izatea». Espainiako gobernuburuak, Larreinaren ustez, PSOE-PP itunaren hitzaurrea defendatu nahi du «kosta ahala kosta», eta hori «tamalgarria» dela esan zuen. «Hitzaurreak, demokraziaren ikuspuntutik, zalantzak sortzen ditu. Izan ere, terrorismoari aurre egin beharrean, guztiz demokratikoak diren alderdiak kriminalizatzen ditu», esan zuen EAJri eta EAri erreferentzia eginez. Ildo horretan, testua aldatu nahi ez izatea «logika ororen eta demokraziaren kontra joatea» dela kritikatu zuen.

Iruzkinak (0) 12:00 am

14/07/2004

Herenegun Euskobarometroak argitaratutako datuen inguruko iritzia eman zuten atzo alderdi politikoek, eta gehienek ukatu egin zuten euskal gizarteak biktimak alboratu egiten dituenik. Izan ere, CISek eskatuta Euskobarmoteroak eginiko inkesta horren arabera, Espainiako biztanleen ia erdiak (%48,1) iritzi dio euskal gizarteak ez dituela behar bezala babesten ETAk eragindako biktimak. Bestalde, Eusko Alkartasuna legebiltzar taldeko bozeramaile Rafa Larreinaren aburuz, euskal gizartea indarkeriarekiko «sentiberagoa» da. «Euskal Herriko familia gehienek tragedia modu batean edo bestean ezagutu dute», zehaztu zuen. Ildo horretatik, biktimekiko babesik ezaren inguruan emandako datuak Aznarren gobernuaren politikaren emaitza direla kritikatu zuen. Bere ustetan, PPk ideiak «manipulatu» egiten ditu

Iruzkinak (0) 12:00 am

12/07/2004

EAko legebiltzarkide Rafa Larreinak atzo erantzun zion Lopez Aguilarri, «demokraziaren muga bakarra herritarren borondatea» dela esanez. «Estatutu berrirako proposamenak Estatu barruan kokatutako baina ezaugarri propioak dituen justizia sistema jasotzen du eta horri ez bazaio erantzunik ematen, ezingo dugu sakoneko arazo politikoaren irtenbidean aurrera urratsik egin», iritzi zion Larreinak.

Iruzkinak (0) 12:00 am