Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.
![]()
25/08/2004
Eusko Alkartasunaren ustez ere, «irudi operazioa» da PSOEko ordezkariek plazaratutakoa. EAren Antolakuntzako idazkari Rafa Larreinaren iritziz, autodeterminazio eskubidea da Espainiako Gobernuak onartu behar duena, «beto eskubide murritz batzuen ordez». «Euskal Herriak bezala nazionalitate historikoak dituzten lurraldeei autodeterminazio eskubidea aitortzea oinarrizkoa da. Gauzak horrela, mugarik gabekoa eta eraginkorra izango den beto eskubidea beharrezko dela esan zuen Larreinak. Hargatik, EAk Senatuan autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko duela berretsi zuen.
Iruzkinak (0)
12:00 am
19/08/2004
erredakzioa - DONOSTIA Eusko Legebiltzarrean EAko bozeramaile Rafael Larreinak Nazio Eztabaidagunean parte hartzeko eskatu zion EAJri, atzo Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Izan ere, Larreinaren iritziz, Eztabaidagunean «oinarriko gatazka politikoa konpon dezaketen ekimenak» sor daitezke. Horrela, EAJri bertara hurbiltzeko «ausardia» izateko eskatu zion, «ezin baita bitartekariak erabiliz, egon gabe, egoten saiatu».
Iruzkinak (0)
12:00 am
18/08/2004
Datorren udazkenaren zain itxaropenez dago Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkaria. Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren eztabaidak, eta, bestetik, Nazio Eztabaidagunekoek, ´panorama interesgarria´ zabalduko dutela iritzi dio Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, Batasunari galdegin dio laga diezaiola ´EAko hautetsiak presionatzeari´, gainerakoan zaila izango delako Nazio Eztabaidagunean akordioak iristea.
Iruzkinak (0)
12:00 am