Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.



Mi Twitter


@asierlahidalga bueno a ver si logro anular el bicho ese. 3 days ago


Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Log in

 

Sindikazioa

RSS

31/12/2004

EAko legebiltzarkide taldeko bozeramaile Rafa Larreinak Batasunaren erabakiagatik«pozik» zegoela azaldu zuen, eta «erabaki horrekin kontsekuenteak izatea» galdegin zien Batasuneko legebiltzarkideei. Gatazka politikoak «bide politikoak erabiliz» konpontzen direla nabarmendu zuen Larreinak. Hala, estatutu berrirako proposamena Euskal Herriaren gatazka politikoa konpontzeko «tresna baliogarria» izan daitekeela azpimarratu zuen «herritarren erabakitzeko eskubidea, lurraldetasuna eta aniztasuna» aitortzen dituelako».

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

30/12/2004

Aurkakoen txandan, EAJ, EA, SA eta EB-Berdeak taldeen ordezkariek Patxi Lopezen hitzaldia kritikatu dute.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

30/12/2004

Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko bozeramaileak esan du, Barredaren hitzaldia ´sendoa eta koherentea´ izan dela. Halere, Larreinak gaitzetsi egin du legebiltzarkide popularraren jarrera. Izan ere, euskal gizartea planaren aurka dagoela esan badu ere, ez duela galdeketa egitea nahi salatu du. Ildo horretan, EAko agintariak gehitu duenez, ´ez oraingo esparrua, ez kontrakoa eta ezta Estatutuarena ere, ez dira haustura sozialerako eratu´.

Iruzkinak (0) 12:00 am

30/12/2004

Eusko Alkartasunak Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, ezker abertzaleak jarrera horrekin jarraitzen badu, alboan izango dituzte EAko kideak.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

19/12/2004

edurne begiristain - GASTEIZ Eusko Alkartasuna «pozik» da Estatutu Berriaren Proposamena eztabaidatzeko lan-taldeak orain arte egindako lanarekin, eta iritzi dio bertan adostutako testua «ona» dela. Bihar bozkatuko dute Eusko Legebiltzarreko batzordean Estatutu proposamenaren txostena.Onintza Lasa alderdiko komunikazio arduradunak eta Rafa Larreina Antolakuntza idazkariak baikortzat jo zuten atzo lan-taldean adostutako testuan EAk egindako zenbait ekarpen jaso izana, batik bat autodeterminazio eskubidearekin lotura zuzena duten zuzenketak kontuan hartu direlako.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

04/12/2004

Larreinak ETAri «politikari bidea emateko» eskatu zion atzo. Atentatuak gaitzetsi eta kaltetuei elkartasuna adierazi zien. Lehergailuak jarri zituztenei «indarkeria utzi eta euskal gizartearen borondatea errespetatzeko» eskatu zien.

Iruzkinak (0) 12:00 am

03/12/2004

Atentatua gaitzetsi du eta kaltetutakoei elkartasuna agertu die Rafael Larreinak.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am