Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.



Mi Twitter


@asierlahidalga bueno a ver si logro anular el bicho ese. 6 days ago


Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Log in

 

Sindikazioa

RSS

20/05/2004

Desobedientzia egotzi die fiskalak, SA legebiltzar taldea ez desegiteko «beharrezko laguntzaile» izan zirelakoan. Auzitegira bakoitza bere aldetik joan zen, nor bere alderdiko kideen babesarekin.  aitziber laskibar - BILBO Legebiltzarkideen zein politikarien joan-etorria etengabea izan zen atzo, goiz osoan zehar, EAEko Auzitegi Nagusiko sarrera nagusiaren aurrean, Bilbon. Joseba Egibar, Rafa Larreina eta Antton Morcillo EAJ, EA zein SAko legebiltzarkideek azken honek kargua utzia du Auzitegi Nagusian auzipetu gisa deklaratzeko hitzordua zuten eta haiei babes ematera joan ziren hiru alderdi abertzaleetako ordezkariak. Dena den, auzipetuak ez ziren auzitegira elkarrekin joan eta; norberak bere alderdikideari eman zion babesa. Maria Angeles Montes fiskalak «agintari judizialei desobedientzia egitea» egotzi die Egibar, Larreina eta Morcillori.

Aurrez, Eusko Legebiltzarreko presidente Juan Maria Atutxari eta Mahaiko kide Gorka Knörr zein Kontxi Bilbaori ere delitu bera egotzi zien, Espainiako Auzitegi Gorenak SA desegiteko agindua eman arren, Legebiltzarrak hala ez egitea erabaki zuelako. Hartarako, Egibar, Larreina eta Morcilloren laguntza «beharrezkoa» izan zela uste du fiskalak, eta hargatik luzatu zuen inputatuen zerrenda. Izan ere, hiru inputatuek SA desegitearen aurkako bozka eman zuten Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordean.Atzokoan, Atutxa, Knörr eta Bilbaok deklaratu zuten eguneko giro bertsua nabari zen. Hedabideen presentzia ordukoa bezain zabala izan zen; dozenaka komunikabide bildu ziren auzitegiaren atarian.

Auzipetuei babes ematera joandako politikarien zein jarraitzaileen kopurua, baina, ez zen, inolaz ere, abendukoaren bera izan. Legebiltzarkideen jarrera ere, oso bestelakoa izan zen. Abenduko saioan, Atutxa, Knörr eta Bilbao elkarrekin joan ziren auzitegira eta alderdi guztietako militanteek inputatu guztiak babestu zituzten, elkarrekin. Atzo, baina, inputatu bakoitza bere aldetik joan zen auzitegira eta, nork bere alderdikideen babesa jaso zuen.

Edonola ere, EAJ eta EAko ordezkariek elkarri babesa eskaini zieten.Egibarrek deklaratu zuen, lehenik, Nekane Bolado Instrukzio epailearen aurrean. 10:00etan zuen hitzordua eta, 09:30erako buruzagi jeltzaleak auzitegi ondoan dagoen Sabin Etxean bildu ziren. Egibar Xabier Arzalluzekin iritsi zen EAJren egoitzara. Hamarrak jo aurretik, Sabin Etxetik atera eta, buruzagi jeltzaleen babesarekin abiatu zen Egibar auzitegiko ateraino. Bertan izan zituen lagun, besteak beste, Josu Jon Imaz EBBko presidentea, Josune Ariztondo idazkaria, Iñigo Urkullu BBBko lehendakaria eta Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentea.

Auzi berean inputatuta dagoen Ezker Batuko Kontxi Bilbao ere bertan egon zen, Egibarri babesa ematen. EAJ, EA eta EB-IU, elkarrekin Larreinak 11:00tan zuen deklaratzeko hitzordua eta minutu batzuk lehenago hurbildu zen auzitegira, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiarekin, besteak beste. EAko kideez gain, Atutxa eta Bilbao ere zain zituen Larreinak, harrera egin eta auzitegiko atariraino laguntzeko. Morcillo izan zen deklaratzen azkena. 12:00etan zuen hitzordua, nahiz eta 12:30ak arte ez zen auzitegira sartu.

Morcillo, haren abokatu Jone Goirizelaiarekin eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Rakel Peña legebiltzarkideekin iritsi zen epaitegira. Kasu honetan, baina, ez zegoen ez EAJko ez EAko ez EB-IUko inor Morcillori babesa erakusteko.SAko legebiltzarkide ohia auzitegira sartu eta berehala irten ziren bertatik Egibar eta Larreina, elkarrekin. Izan ere, Egibarrek, deklarazioa amaitu eta, Larreinari itxaron zion elkarrekin irteteko. Kanpoaldean, EAJko eta EAko jarraitzaileek txaloz hartu zituzten biak. Morcillo, 13:30ak inguruan irten epaitegiko ate nagusitik, Goirizelaiarekin batera. Kanpoan, Otegi, Peña eta kazetariak zituen zain.

12:00 am

Ez dago post honen iruzkinik »

Post honetarako oharrentzako Feed RSS. Aipuaren URIa

Komentatu

Ez da publikatuko