Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

30/04/2005

Bestalde, datorren legegintzaldia bazterketarik eta aurre-baldintzarik gabeko elkarrizketarena izan behar dela adierazi du Rafa Larreinak.  (gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

23/04/2005

Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko kideak azpimarratu duenez, ´EAk talde propioa du Legebiltzarrean, eta Mahaian egoteko dugun eskubideari ez diogu uko egingo. Mahaia Legebiltzarreko taldeen ispilua izan beharko luke, eta argi dago EAk talde propioa duela Legebiltzarrean´. Bestalde, ´PSE-EEk PPrekin duen ituna bertan behera uzteko borondaterik ez duela´ uste du Larreinak. ´PSE-EEk gurekin akordio bat lortzeko borondaterik duen ala ez sozialistei galdetu behar zaie. Hala ere, orain arte agertu duten jokabidea aztertuz, ez dirudi PPtik banatzeko asmo handirik dutenenik´. Larreinak azpimarratu duenez, ´EA edozeinekin hitz egiteko prest dago, baldin eta bi baldintza onartzen baditu: giza eskubideei errespetua eta Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen errespetua´.

Iruzkinak (0) 12:00 am

07/04/2005

EAko bozeramailea Rafa Larreinak, adierazi du gaur, nahiz eta Irlanda eta Euskal Herriko errealitateak ´ezberdinak izan´, ETAk jakin behar duela ´eraikuntza nazionaleko prozesu batean aurrera joateko era bakarra dela, preseski, bide baketsu eta demokratikoetatik´ Larreinak honela aipatu zuen, Sinn Féineko buruak, Gerri Adams-ek, IRAri armak uztea eta bide politikoen alde apustu egitea galdetu izana.: ´Gerry Adamsek orain esan duena EAk ia 19 urtez esan du´.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am