Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
31/05/2005
Rafa Larreina Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak gaur egindako adierazpenetan esan du, EAren erabakia argia dela eta ez doala inoren ezta ezeren kontra ere. Araudia betetzea asmo duela esan du Larreinak. Hala ere, esan duenez, ´alderdi honek 19 urtetan zehar egin duen eskaerari kasu egin eta araua aldatu egin behar da´, gaineratu du.
Iruzkinak (0)
12:00 am
19/05/2005
EAko legebiltzarkide Rafa Larreinak azpimarratu duenez, borondatea badago, elkarrizketa beti da posible. Horren lekuko da Nazio Eztabaidaguneak sortu duen elkarrizketa mahaia. Han, EA, Batasuna, Zutik, Aralar eta beste hainbat eragile daude gogorarazi du, eta hori etorkizunera begira ´oso iniziatiba baikorra´ dela iritzi dio. Elkarrizketa horietan beste alderdi batzuk egotea ere nahiko luketela azpimarratu du ´Radio Euskadi´-n egin dioten elkarrizketan, eta gaineratu duenez, horretara bidean, elkarrizketak egiten hasiak dira.
Iruzkinak (0)
12:00 am
01/05/2005
edurne begiristain - GASTEIZ Datorren legegintzaldian irtenbideak, normalizazio politikoa eta bakegintza lortzeko «aro politiko berria» irekiko dela iritzi dio Eusko Alkartasunak, eta bide horretan aurrera egiteko «ausardia eta adore politikoa» eskatu dio PSE-EEri eta PSOEri.
Iruzkinak (0)
12:00 am