Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
18/06/2005
Larreinak esan du bere helburua 42 legebiltzarkideren babesa izatea dela -hirukoaren 32ak, EHAKren 9ak eta Aralarren bakarra- oinarri batzuen inguruan normalizazioaren, ´legegintzaldi honetako helburu nagusiaren´, alde lan egiteko. Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko Antolaketa idazkariak esan du Juan Jose Ibarretxeri lehendakaritarako babesa ematen dioten hiru alderdiek, EAJk, EAk eta Ebk, ez diotela uko egiten Aralarren eta EHAKren botoak ere izateari, ´programan ez baitago horretarako oztoporik´.
Iruzkinak (0)
12:00 am
08/06/2005
EAko parlamentari eta Mahaiko presidenteorde Rafa Larreinak azaldu zuen Eusko Alkartasunak EBk eta Aralarrek talde propioa izatearen aurka emandako botoa «araudian oinarrituta» izan dela. Aurreko legealdiko mahaikideek araudiarekiko izan zuten errespetuan oinarrituta «koherentziaz» jokatu duela azaldu zuen. Hala ere, EBk hiru legebiltzarkiderekin talde propioa izateko beharrezkoa litzatekeen araudi aldaketaren alde agertu zen Larreina.
Iruzkinak (0)
12:00 am
03/06/2005
Rafael Larreina EAko zuzendaritzako kideak Jon Idigoras hil ondoren gogora ekarri duenez, ´behin ezagutuz gero, eta komunikabideetan irudi oso zorrotza agertzen zuen arren, guztiz kontrakoa zen. Oso pertsona gogoangarria zen´. Larreinak doluminak azaldu dizkie bere senideei eta onartu duenez, ´berarekin harremana izan ondoren, estimu handian nuen eta albisteak atsekabetuta utzi nau´.
Iruzkinak (0)
12:00 am