Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
12/01/2005
´Zapaterori esan behar zaio 150 urtez bizirik iraun duen gatazka konpontzeko aukera duela´, adierazi du Rafael Larreina EAko ordezkariak. Rafael Larreina EAko bozeramaileak uste du lehendakariak Zapaterori biharko bileran esan behar diola “euskal gizartearen borondatean sorburua duen erabaki demokratikoa errespetatu eta onartu” behar duela. Lehendakariak deitutako bilera-errondetan azkenaurrekoa izan da Larreina. Ondoren eskainitako prentsaurrekoan mezu argia igorri dio Zapaterori: “Kataluniako parlamentuak erabakiko zuena errespetatuko zuela esan zuen, eta, beraz, gauza bera egin beharko luke Eusko Legebiltzarrak erabakitzen duenarekin”. Estatutua berritzeko proposamena “prozesu luze baten ondorioa da, eta alderdi guztiei eman zaie parte hartzeko aukera. Batzuk ez dute esku hartu, ez dutelako nahi izan.
Proposamen guztiak batasuna lortzeko esfortzutik egin ditugu, eta planteamendu batzuei uko egin behar izan diegu adostasunaren mesedetan”. Ibarretxe Plana euskal gatazkaren oinarrian dauden bi elementuren erantzuna dela esan du Larreinak: “Lurraldetasuna, batetik, eta autodeterminazio eskubidea, bestetik. Hori horrela, Zapaterori esan behar zaio prozesu garrantzitsu eta historiko bati ekiteko aukera ezin hobea duela”. Larreinak “inteligentzia, ausardia politikoa eta azkartasuna” eskatu dizkio Zapaterori “eman beharreko urratsa eman eta arazoak konpontzen dakien benetako Estatu gizon bihurtzeko” Patxi Lopez PSE-EEko buruzagia ere hartu du ahotan Larreinak. “Esan beharko genioke ea zelan izan nahi duen lehendakaria Eusko Legebiltzarrak hartzen dituen erabakiak aitortzen eta errespetatzen ez baditu”.
Post honetarako oharrentzako Feed RSS. Aipuaren URIa