Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.



Mi Twitter


@asierlahidalga bueno a ver si logro anular el bicho ese. 5 days ago


Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Log in

 

Sindikazioa

RSS

18/06/2005

Larreinak esan du bere helburua 42 legebiltzarkideren babesa izatea dela -hirukoaren 32ak, EHAKren 9ak eta Aralarren bakarra- oinarri batzuen inguruan normalizazioaren, ´legegintzaldi honetako helburu nagusiaren´, alde lan egiteko. Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko Antolaketa idazkariak esan du Juan Jose Ibarretxeri lehendakaritarako babesa ematen dioten hiru alderdiek, EAJk, EAk eta Ebk, ez diotela uko egiten Aralarren eta EHAKren botoak ere izateari, ´programan ez baitago horretarako oztoporik´.

Larreinak adierazi duenez, bere helburua 42 legebiltzarkideren babesa izatea da, hirukoaren 32ez gain, EHAKren 9ena eta Aralarren bakarrarena, alegia. Babes hori oinarrizkoak liratekeen puntu batzuen araberakoa izan beharko litzateke, ´legegintzaldi honetako helburu nagusia den normalizazioaren alde lan egiteko´. EAJ, EA eta EB ados daude oinarri ´oso sendoetan´: ´euskal herritarrek erabakitzeko duten eskubidea eta lurraldetasunaren aitorpena´, besteak beste. ´Euskal Herria badela eta berau osatzen duten alde guztiek, horrela erabakiz gero, unitate politiko berbera osa dezaketela´ nabarmendu du. EAko buruzagiaren ustez Ibarretxeren hautagaitza babesten duen ´plataforma´ iritzi horietan ´oso sendo´ dago eta ideia horiek babesteko inolako arazorik ez lukete izan behar Aralarrek eta EHAK-k.

12:00 am

Ez dago post honen iruzkinik »

Post honetarako oharrentzako Feed RSS. Aipuaren URIa

Komentatu

Ez da publikatuko