Rafa Larreina Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia. |
Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.
![]()

![]()
27/01/2006
Espainiar Konstituzioaren 8. artikulua, mehatxu gisa hartuta, berriro ere gogora ekarri duen militar baten hitzaldiak piztutako hika-mika bukatu gabeko trantsizio baten ondoria baino ez da. Aipatu artikuluak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Estatua ez da zeharo demokratikoa izango, polemikaren eta artikuluaren beraren oinarrian bere zilegitasun demokratikorik eza ezkutatzen delako. Bere jatorriagatik ez ezik, bere eduki materiala eta kontzeptualagatik ere 8. artikulua ez da zilegizkoa ikuspuntu demokratiko batetik.
Iruzkinak (0)
12:00 am
15/01/2006
(Berria) Batasunari datorren larunbatean Barakaldoko ekitaldia egitea debekatzen bazaio, beste alderdiek «eskubideak indarrean dituzten eta adieraztea galarazten zaien herritarrei hitza emateko» beste ekitaldi bat deitzea nahiko luke EAk. Rafa Larreina legebiltzarkideak atzo Radio Euskadin proposatu zuen «demokraziaren eta giza eskubideen aldeko konpromiso argia» duten alderdiek adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldi publikora dei zezaketela, Batasunaren ekitaldia debekatuz gero.
Iruzkinak (0)
12:00 am