Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.



Mi Twitter





Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Log in

 

Sindikazioa

RSS

16/06/2006

(Berria) EAko zuzendaritzaren ordezkaritza bat bihar Iru├▒ean egingo den manifestazioan egongo da, Nafarroako ordezkaritzako hainbat lagunekin batera. Konponbiderako Mahaia Orain! Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna leloa duen manifestazioa da. Rafa Larreina EAko antolakuntza idazkariak adierazi zuenez, apirilaren 1ean Bilbon egin zen manifestazioaren lelo antzekoa izanda, Euskal Herriko gizarteari dei bat egin nahi diote gatazkaren konponbidean parte hartzeko. Gizarteak gatazka gainditzea nahi du, eta alderdien mahaia eratzea ┬źpremiazkoa┬╗ dela iruditzen zaio.
Bazterketarik gabeko elkarrizketaren aldeko, eta herritarren erabaki demokratikoaren erabakiaren errespetuaren aldeko eztabaida Nafarroan gizarteratzea garrantzitsua iruditzen zaio Larreinari. Eta helburu hori izango du biharko mobilizazioak: ┬źEuskal gizarteak mahai hori eratzea nahi duela kalean erakusteko garaia da, era zibilizatu, baketsu eta erradikalki demokratikoan┬╗.

Guztira, 36 talde politiko, sindikal eta sozialek babestuko dute manifestazioa, eta horien artean, besteak beste, Udalbiltza eta EAE-ANV daude.

Udalbiltzak dio Euskal Herriko gatazka konpontzeko muina ┬źeuskal herritarren aitortza┬╗ onartzea dela, eta hori aldarrikatuko dute.

EAE-ANVk ere bat egin du deialdiarekin lurralde bazterketa zein politikoak arbuiatuz, alderdien mahaia osa dadin bultzada emateko.

Iruzkinak (0) 12:29 am