Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Gasteizen jaio nintzen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egin nituen, IESEko PLGP2007. 1990tik 2009ra Eusko parlamentaria izan naiz...Gehiago.



Mi Twitter


@asierlahidalga bueno a ver si logro anular el bicho ese. 1 week ago


Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Log in

 

Sindikazioa

RSS

17/07/2008

Egunkarian.jpgRafa Larreinak uste du kontsultaren aurkako helegiteak agerian uzten duela «trantsizioa bukatu gabe» dagoela

Edurne Begiristain BERRIA Gasteiz

Espainiako Gobernuak Galdeketarako Legearen aurka helegitea aurkeztu izanari erabaki eskubidearen aldeko mobilizazio kanpaina batekin erantzungo dio Eusko Alkartasunak. Rafa Larreina EAko Politika Instituzionaleko idazkariak iragarri duenez, bere alderdiak abuztuan eta irailean egingo du erabaki eskubidearen alde babesak lortzeko kanpaina. Euskal Herriko ahalik eta txoko gehienetara iritsi nahi du EAk babes bila, eta, hartarako, «betiko bideak» zein «bide berritzaileak» erabiliko ditu. EAJ, EB eta Aralarrekin batera ere bestelako ekimenak martxan jarriko dituztela azaldu du Larreinak, baina ez du zehaztu nolakoak izango diren.

Oso larria iruditu zaio Larreinari Madrilek Legebiltzarraren legearen aurka jo izana. EAko buruak argi dauka helegitea aurkezteak erakusten duela «diktaduratik demokraziarako trantsizioa bukatu gabe» dagoela eta, beraz, euskal gatazka konpondu gabe dagoela. Areago, Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkezteak euskal gatazkaren existentzia bera eta auzia konpontzeko Espainiako Gobernuaren «borondate politikorik eza» agerian uzten dituela esan du.

Gainera, «kontraesanez» beteriko jarrera ikusten dio Espainiako Gobernuari, euskal gizarteari iritzia ematea ukatzen dion bitartean ETArekin bildu eta gatazka konpontzeko bideaz galdetu diolako. «Tamalez, Madrilek nahiago du ezkutuan negoziatu, bide demokratikoak erabili baino».

Euskal gizartea da, Larreinaren esanetan, bere etorkizunaz erabakiko duen bakarra. Ez Espainiako Gobernuak ez ETAk ez dutela euskal herritarren borondatea mugatuko ohartarazi du. Arazo politikoek irtenbide politikoak behar dituztela azpimarratu du EAko buruak, eta gogoratu du euskal gizartean gehienak elkarrizketaren alde daudela.

Erantzun politikoa

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak bereziki erantzun politikoa emango diola Espainiako Gobernuaren helegiteari. «Juridikoa bainoago, bereziki erantzun politikoa izango da, azken finean erabaki politikoa delako». Helegitearen atzean Zapatero dagoela eta, beraz, erantzun politikoa haren kontrakoa izango dela erantsi du. Jaurlaritza Legebiltzarraren Kontsultarako Legearen aurkako auzia gertu-gertutik jarraituko duela adierazi du Azkarragak.

Iruzkinak (0) 1:15 pm