Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

Galdera bat egin nahi badidazu, hementxe bertan egin dezakezu.

26/06/2007

Egia da, oraingoan bakarrik joatea erabaki dugun arte, 1999az geroztik hauteskunde lokal eta autonomikoetan EA eta PNV koalizioan aurkeztu garela, une horietan Euskal Herriaren interesak ahalik eta hobekien babestearren formula hori erantzunik egokiena zela deliberatu genuelako. Hala ere, eta hainbat puntutan ikuspegi berdina edo antzekoa dugun arren, koalizioa osatu izanagatik ezin dugu ondorioztatu EA eta PNV gauza bera garela, inolaz ere.

Eskuin-ezker ardatz ideologikoan Eusko Alkartasuna, euskal sozialdemokrazia, ezkerretara kokatzen da konplexurik gabe. Argi dago hori ez dela PNVren hautua eta horrek isla zuzena dauka ordezkaritza dugun instituzioetan, bertan alderdi bakoitzak bere planteamendu propioak egiten dituelako eta bien arteko ezberdintasunak, batik bat gizarte arloan, agerian uzten ditugulako. PNVn ez bezala, Eusko Alkartasunan politika aurrerakoiagoak bultzatzearen aldekoak garela ozenki esan dezaket. Ez da erretorika hutsa; adibide zehatzak ere jar ditzaket. Esaterako, Elkarteen Zergaren tipoa nabarmen jaistearen aldeko apustua egin du PNVk PPrekin batera; guk, ordea, ezetz esan dugu, PSEk, EBk, Aralarrek eta Batasunak bezala. Eskuin-ezker ardatza berriro ere. Zatiketa bera gertatu zen Legebiltzarrean etxebizitza-politikari buruzko eztabaida batean, hutsik dauden pisuen gaineko zergak handiagotu behar direla erabaki genuenean, alokairuak bultzatzeko asmoz. Orduan ere PNV eta PP alde batera geratu ziren eta besteok, ezkerreko ikuspegia dugunok, bestera.

Nazio ikuspegiari dagokionez ere EA eta PNVren arteko ezberdintasunak nabariak dira. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu bi alderdiok baina ezin daiteke esan indar berarekin egiten dugunik. PNVn asko dira instituzioen kudeaketari garrantzia ematen diotenak eta eskuduntza gehiago izango lukeen estatutu berri bat amesten dutenak; guk, aldiz, EAtik Euskal Herriaren independentzia nahi eta aldarrikatzen dugu. Argi eta garbi diogu; ez dugu inolako konplexurik.

Nik uste, beraz, ezberdintasunak egon badaudela eta horretaz jabetzeko nahikoa dela batzuen eta besteen eguneroko jarduera aztertzea.

Eta bukatzeko: ez, ez dut uste koalizioa bertan behera uzteak gizartea nahastu duenik, kontrakoa baizik. Alderdi bakoitzak bere eskaintza politikoa argitasunez egiteko aukera izan du, koaliziokideak bere mezua baldintzatu gabe, eta horrek euskal eszenatoki politikoa argitzeko balio izan du, denok jakin dezagun alderdi bakoitzak zer pisu duen eta zer ordezkatzen duen.

 

Iruzkinak (0) 6:50 pm

23/05/2007

Kaixo Rafa:

duela hiru egun Yolanda Barcinak esan zuen Iruñeko udalerako Nafarroa Baik behartzat hartu duela euskara jakitea hautagai izateko. Neri hori ez zait gaizki iruditzen, irunsheme euskaldun asko gara eta NaBai bezalako alderdi bateko listan joateko selekzio moduko bat egingo zela ziur nago, eta euskararena neri beste kondizio asko bezala zilegi iruditzen zait. Baina Iñaki Cabases listan dagoela ikusi dut, eta uste dut Iñakik ez dakiela euskaraz. Berari galdetu nahiko nioke baina ez du, zuk ez bezala, blog bat edo berarekin komunikazioan jartzeko modu errezik; hortaz eskertuko nizuke zuk erantzungo bazenit. Euskaraz baldin badaki kojonudo. Eta ez badaki ba Yolandaren hitzak gezur hutsa zirela frogatuta gertatuko da.

Milesker eta zorionak halako blog batekin herriarekin komunikazioan jartzearena errealitate bihurtzen duzulako.

Urko

Kaixo Urko 

 

Alderdi abertzalea izanik, euskararen aldeko konpromisoa arlo guztietan lantzen eta erakusten saiatzen gara beti Eusko Alkartasunan, baita hautagai-zerrendak osatzeko orduan ere. Gure zerrendetan joateko euskaraz jakitea ez da bete beharreko ezinbesteko baldintza, Iñaki Cabasesen kasuan gertatzen den bezala, baina, hautagaiak aukeratzerakoan, bai kontuan hartzen dugula euskaldunak diren ala ez, eta beti saiatzen gara gutxienez zerrenda-buruak euskaldunak izan daitezela. Ez da kontu sinboliko hutsa, ezta pentsatu ere, baizik eta urratsez urrats Euskal Herria nazio-ikuspegi batetik eraikiz joatea. 

 

Zure zalantzak argitu izana espero dut. Besarkada bat 

Rafa Larreina 

Iruzkinak (0) 11:08 am

15/10/2002

Deserdindu egin behar dugu Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Lehen hezkuntzan Espainiako gobernuari dagokion eskuduntza da oraindik ere. Erlijioa irakasten duten irakasleen lan baldintzak arautu nahiean 1.993 urtean konbenio bat sinatu zuten Espainiako gobernuak eta Egoitza Santuak.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

25/07/2002

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailatik adierazten didatenez, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren bitartez eta IRSE elkartearekin kontratatuta, bitartekotza penalaren saiakuntza bat garatu zen Gasteizen -Instrukzioako Epaitegi batekin konkretuki -. Emaitza ona izan da, eta momentu honetan bitartekotza penalaren tresnak ezartzeko egitasmo bat garatzea da Justizia Sailordetzaren borondatea, horretarako baliabide egokiena zein den hausnartzen ari delarik (Biktimari Laguntzeko Zerbitzua seguruenik ). Zerbitzu hau ezartzeko aurreikuspena 2003.eko bigarren seihilekoa izan daiteke

Iruzkinak (0) 12:00 am

16/07/2002

Herri honetan ez dago ezer ezin hobea, hautatu behar dugu beti eta ez dago alternatiba perfekturik. Askotan txarretan onena aukeratu behar dugu. Horregatik ´Demokrazia (benetakoa) noizko?´ planteatzen duzunean ez dakidala erantzun dezaket bakarrik. Baina, aldi berean, arazoa ez dela noizko esaten dizut, baizik eta zer egiten ari garen hau aldatu ahal izateko, poterea herriak eduki dezan eta ez lau teknokrata ekonomistek. Ni nire lana bide horretan bideratzen zaiatzen naiz, zeren eta, mundua beste era batera eraikitzea posible dela uste dudalako: Pertsonei zenbaki makroekonomikoei baino garrantzi gehiago emanez.

Iruzkinak (0) 12:00 am

05/07/2002

Ez daukagu ziurtasuna AI-k Ertzaintzaren kasuan torturak salatu dituenik. Gainera badakigu, eta Eusko Alkartasuna zaintzaile da kasu konkretu honetan, Arartekoarekin etengabeko lankidetza dagoela tortura prebenitzearen arloan. Honi buruz esan dezakegu Ertzaintzaren kontra ez dela egon torturak eragiteagatik sententzia bat bera ere eta bai Arartekok egindako txosten desberdinetan eta baita ere tortura prebenitzeko Europar batzordeak, Europar Batzordeko 39. sesioan konkretuki, Ertzaintza goraipatzen dute zentzu honetan. Baina argi eta garbi esaten dugu, edozein indar demokratiko bezela, edozein kasu gertatuko balitz bukaerararte joko genuela. Bukaerararte ekingo genuen Ertzaintzan sinisten dugulako, polizia integrala delako eta Euskal gizartetik datorrelako. Arrazoi guzti hauengatik defendatu dugu eta etorkizunean defendatuko dugu ere.

Iruzkinak (0) 12:00 am

05/07/2002

Beti bi proiektu desberdin merezi didaten errespetua abiapuntu bezela hartuta, bata kristau-demokrata eta bestea sozialdemokrata, kolaborazio hau bi zutabe nagusietan (autodeterminazioaren eskubidea eta ikuspegi aurrerakoia) oinarrituta dagoen programa argi baten ondorioz egindako gobernu-paktu eta, normalean, hauteskundeen ondoren egindako paktuen bitartez bideratzearen alde nago.

Iruzkinak (0) 12:00 am

21/06/2002

Datu ofizialen arabera, 19-an grebaren jarraipena %60-a izan zen eta 20-an %20-koa. Berez, E.E.A.-n %80-ko jarraipena egon zen.

Iruzkinak (0) 12:00 am

21/06/2002

Lan harremanetako esparruan eta gizarte babesaren eremuan antzematen da batik bat egungo marko juridikoa bete ez dela. Uka ezina da Euskadin, bertako sindikatuek gehiengua dutela, eta enpresa egitura desberdidua dagoela. Hau honela izanik euskal gizartearen beharrei erantzungo dioten politikak garatu ahal izateko eta honetarako, eragileen arteko elkarrizketa eta adostasuna sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da euskal erakundeek enplegua, heziketa eta gizarte babeseko eskuduntzak beregain izatea.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

21/06/2002

Lehenik eta behin esan nahi dizut Eusko Alkartasunak beti babestu izan duela, babesten duela eta babestuko duela euskera, eta alderdikeriz at egon behar duela uste dugu. Gure hizkuntza delako eta beste edozein kontsiderazioz gain egon behar duelako. Esan didatenez, eta nik neuk egiaztatu izan dudanez, orain dela hilabete batzu euskeraz egunkari berri bat badago. Jakinarazi didate, baita ere, dagoeneko, badagoela aldizkari bat, irakurle askorekin, Galtzaundi, euskeraz dena goitik behera eta Tolosako udaletxetik dirulaguntza jasotzen duena duela urte batzutatik hona.

(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:00 am

Hurrengo orria »