Rafa Larreina

Politikoki ez zuzena, beharbada desegokia.

Eusko parlamentaria naiz, beti Eusko Alkartasunaren barruan, izan ere talde
politiko honen Antolakuntza idazkaria naiz. Egun, Eusko Jaurlaritzaren
bigarren lehendakariordea naiz baita ere. ...Gehiago.

Orrialdeak


Loturak

Eusko Alkartasuna
Galder Segurola
Gazte Abertzaleak

Administrazioa

Saioa hasi

 

Sindikazioa

RSS

24/10/2007

EAko antolakuntza idazkari Rafa Larreinari egokia iruditu zaio Joseba Egibarrek Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira egindako proposamena. Egibarrek iradoki zuen egokia izango litzatekeela Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeren proposamenarekin bat egiten duten alderdiak «bloke batean» aurkeztea hauteskunde horietara. Estatuetakoak ez diren Legebiltzarren konferentzia batean dago Larreina Berlinen, eta han jakinarazi du pozgarria iruditzen zaiola, «autodeterminazio eskubidearen alde daudenen artean bloke bat osatzea». Gainera, «EAz gain» beste alderdi batzuek ere horrelako gaiak aztertzen aritzeak poztu egiten duela nabarmendu du, alderdi horrek ohar bidez jakinarazi duenez.

«Bloke» batean joate hori garrantzitsua iruditzen zaio EAri, Larreinaren iritzian, azken 30 urteetako esperientziak argi utzi baitu Espainiako Gobernuak «praktikan inoiz ez duelako onartu euskaldunon borondatea». Jarrera horrek «erantzun garbia» eduki behar du Larreinaren iritzian, eta hori subiranotasun gakoetan eman behar dela uste du. Horregatik, «indarkeriaren eta terrorismoaren arbuio garbia» egiten dutenekin osatutako «blokea» behar delakoan dago. Horrela, Espainiako Gobernuari esateko «Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea ezin duela ignoratu».

BIDE «POLITIKO ETA DEMOKRATIKOAK». Larreinak Berlinen esandakoaren arabera bide «politiko eta demokratikoetatik bakarrik» lortuko da «bakea eta normalizazio politikoa». Bide horretan Espainiako alderdien «pentsamendu ahultasunari» aurre egiteko tresna demokratiko eta eraginkorra izan daiteke Larreinaren iritzian, «bloke subiranista». Era berean, «indarkeriaren alde» egiten dutenei erantzuteko era balioko luke bloke horrek, bere ustez.

Iruzkinak (0) 11:11 pm

16/09/2007

Hilaren 23an Portugaleten egingo duten Alkartasun Egunaren aurkezpena egin du Rafa Larreinak

Berria

Gasteiz

Euskal Herriaren independentzia «indarkeriarik gabe» baino ezingo dela lortu adierazi zuen Rafa Larreina Eusko Alkartasunako Antolakuntza idazkariak, atzo, Gasteizen. Irailaren 23an Portugaleten (Bizkaia) ospatzekoak diren Alkartasun Egunaren aurkezpenean egin zituen adierazpenak Larreinak.

Independentziazale gehienak indarkeriaren aurka daudela esan zuen EAko Antolakuntza idazkariak. Bere hitzetan, «gure helbururantz bide baketsu eta demokratikoen bidez aurrera egiteko oztopo nagusia» indarkeria da. Gainera, Batasuneko kide askok independentziaren alde bezala «giza eskubideen eta bakearen alde» ere egiten duela esan zuen Larreinak.

Alkartasun Eguneko ekitaldian EAren «proiektu politiko demokratikoa, independentziazalea, sozialdemokrata eta errepublikazalea» defendituko dutela esan zuen. Alderdiaren eguneko ekitaldi politikoan Begoña Errazti EAko presidentea eta Unai Ziarreta idazkari nagusia izango dira hizlariak.

IMAZ DELA ETA. Josu Jon Imazek EBBko lehendakariaren azken erabakiari buruz galdetu ziotelarik, EAJren barne egoerak Eusko Jaurlaritzako hirukoan eraginik ez duela izango erantzun zuen Larreinak, Ibarretxeren gobernuak «ideiak argi, hitzartutako gobernu egitasmoa eta hiru koaliziokideek finkatutako ibilbide orria dituelako». EAk transbertsalitatea defenditzen duela ere esan zuen, Eusko Jaurlaritza bera transbertsala dela argudiatuta.

Iruzkinak (0) 1:35 pm

15/09/2007

El-secretario-de-organizacion-de-Eusko-Alkartasuna-2007091518103313xm1.jpg 2007/09/15 eitb24

Alkartasun Egunaren aurkezpenean, Rafa Larreina legebiltzarkideak esan du “indarkeria” dela, gaur gaurkoz, Euskal Herriak erabakitze eskubidea garatzeko duen “oztopo nagusia”.

Eusko Alkartasunak Portugaleten ospatuko du aurtengo Alkaratsun Eguna. Datorren igandean, irailaren 23an, izango da, eta Begoña Errazti presidentea nahiz Unai Ziarreta idazkari nagusia izango dira hizlari. Ondoren, herri bazkarian parte hartuko dute 2.000 lagunek.

Euskal Herriaren erabakitze eskubidea “ahalik eta lasterren” gauzatzeko proposamena izango da EAren Alkartasun Eguneko lelo nagusia.

Rafa Larreina EAko legebiltzarkideak esan du, gainera, “erradikaltasun demokratikoa” defendatuko duela Eusko Alkartasunak, “indarkeria mota guztien desagerpenaren eta eskubide guztien defentsa, alegia”. Izan ere, indarkeria da EAren iritziz, gaur gaurkoz, Euskal Herriak erabakitze eskubidea garatzeko duen “oztopo nagusia”.

Europa batuaren barruan, XXI. mendeko Euskal Herriaren independentzia ere aldarrikatuko du EAk Alkartasun Egunaren 22garren edizioan; izan ere, 22 urte betetzen ditu aurten alderdiak.

Iruzkinak (0) 8:10 pm

27/06/2007

Imazen kritiken ondoren, EAk uste du EAJk “neurriz handitu” duela hirukoaren inguruko polemika, “horren amaiera justifikatzeko, Ibarretxe ordezkatu eta Ardanza garaira eta Madrilekin egindako itunetara itzultzeko”Tripartito2005.bmp Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko Antolakuntza idazkariak adierazi du EAk ez duela EAJrekiko “desleialki” jokatu udal berriak osatzerakoan eta, beraz, Josu Jon Imazi horrelakorik ez esateko exijitu dio. EAJren buruzagiaren kritikak “faltsukeriatan” oinarritzen direla eta “onartezinak” direla nabarmendu du.

Larreinak agiri baten bidez erantzun dio Imazi. Azken honen ustez, EAk EAJri 12 alkatetza kentzeko jardun du eta asmo horrekin egin ditu itunak.

Larreinaren esanetan, baina, EAJ izan da EAk boto gehien lortu dituen herrietan alkatetzak lortzen saiatu dena. “Zumaian eta Muskizen gertatutakoagatik EAJ sumindu den moduan, guk ere berdina egin genezakeen Sopuertan frankismoarekin konprometitutako alkatea izango delako, soilik EAJk EAren hautagaia babestu nahi izan ez duelako”.

“EAk boto gehien lortu duen udalerri bakar batean ere ez dugu EAJren botorik jaso alkatetzak eskuratzeko”, gogoratu du. Aitzitik, zortzi herritan EAJko alkateak badaude, EAren botoak izan dutelako dela nabarmendu du.

Larreinaren iritziz, Zumaia eta Muskizeko kasuetatik atera behar den ondorio bakarra da batzutan zaila dela alderdi baten irizpide nagusiak udalerrietan aplikatzea.
“EAJk hirukoari amaiera eman nahi dio”

Larreinak azpimarratu du EA eta Begoña Errazti bera izan direla “mila aldiz” hirukoarekiko konpromisoa berretsi dutenak, “Imazek Alderdi Popularrarekin itunak egiteko aukeraz espekulatzen zuen bitartean”.

Gauzak horrela, “EAn oso argi dugu subiranotasunaren aldeko apustua iraunkorra dela, ez dela, Imazek planteatzen omen duen moduan, 2009an amaitzen”.

Bere ustez, EAJren zati batek hirukoaren inguruko polemika “neurriz handitu” du, “horren amaiera justifikatzeko, Ibarretxe ordezkatu eta Ardanza garaira itzultzeko, autonomismora eta Madrilekin egindako itunetara”.

Iruzkinak (0) 9:50 pm

20/10/2006

Previoestrasburgo.jpgEuskal Herriko bake prozesua aztertuko duen bilkurara Jaurlaritzako eta terrorismoaren biktimen elkarteetako kideak ere joango dira.

“Pozik” agertu dira, Euskal Herriari “herri bezala” eta “hemengo bake-prozesuari” lekua egin zaiolako Europako eztabaidan. Larreinaren aburuz, bake-bidean EBk bultzada eman dezake. Europako erakundeen “esku hartzea” ezinbestekoa da EAko kidearentzat. Horregatik, bake-prozesua “babesteko” eskatu dio Europako Legebiltzarrari.  “Demokrazia indartzea” Europako Batasunaren oinarrizko zeregina den heinean, Euskal Herrian ere bakea sustatzea eta gatazkaren konponbidean laguntzea erakunde horren betebeharra dela gaineratu du Larreinak.  

  

 

Iruzkinak (0) 11:47 pm

12/10/2006

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) sinatzaileek “positibotzat” jo dute nazioarteko hainbat izen handik prozesua bultzatzeko onartutako adierazpena. 

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) sinatzaileek “oso positibotzat” eta “historikotzat” jo dute nazioarteko hainbat izen handik Euskal Herriko bake-prozesua bultzatzeko onartutako adierazpena. 

EAk Gasteizen duen egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, Rafa Larreina alderdi horretako buruzagia eta 50 eragile sindikal, politiko eta sozial biltzen dituen Mahaiaren kideak nazioarteko adituek sinatutako agiria txalotu du, eta Euskal Herriko errealitatea ondo islatu dutela nabarmendu. Testuaren edukiarekin bat egin du Larreinak, “euskal herritarrak gatazka konpontzeko hitza dutela dioen tesia babesten duelako”. 

“Halaber, adierazpenak prozesu politiko batean gaudela nabarmentzen du eta konponbidea alderdien arteko konpromiso politikoen ondorioz adostutako akordio demokratiko batetik etorriko dela jasotzen du”, Larreinaren arabera. 

Europako Parlamentuan urriaren 25ean izango den eztabaida “gertaera historikoa” dela uste du Larreinak, “prozesua eta Euskal Herriaren etorkizuna Europaren begiradapean jarriko direlako”.

Iruzkinak (0) 10:55 am

29/09/2006

Euskal Herriko prozesu politikoan Espainiako armada egiten ari den maniobrak «probokazio hutsa» direla iritzi dio Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko Antolakuntza idazkariak. Gainera, «bake kulturaren aurkako ekintzak» direla iritzi dio, arazoak «bortxazko bideetatik edo bide militarretatik» baino ezin direla konpondu erakusten dutelako. «EAn beti esan dugu arazo sozialak eta politikoak ez direla sekula bide militarretatik, indarra eta biolentzia erabiliz konponduko. Arazoak jarduera politikoa eta demokratikoarekin konponduko dira», azpimarratu du. Larreinaren esanetan, Espainiako ejerzitoa ez da ongi etorria Euskal Herrian, eta horregatik maniobrarik ez daitezela egin eskatu du.

Iruzkinak (0) 12:24 am

18/06/2006

(EITB24.com) Zenbait hedabidek Zapateroren Gobernua eta erakunde armatua aurki bilduko direla agertu dutelako egin ditu adierazpen horiek Rafa Larreinak. Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak jada bilera egin dezaten eskatu die ETAri eta Espainiako Gobernuari. Gainera, ´bazterketarik´ gabeko alderdien mahaia ´lehenbailehen´ osatu behar dela iritzi dio.
(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:28 am

16/06/2006

(Berria) EAko zuzendaritzaren ordezkaritza bat bihar Iruñean egingo den manifestazioan egongo da, Nafarroako ordezkaritzako hainbat lagunekin batera. Konponbiderako Mahaia Orain! Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna leloa duen manifestazioa da. Rafa Larreina EAko antolakuntza idazkariak adierazi zuenez, apirilaren 1ean Bilbon egin zen manifestazioaren lelo antzekoa izanda, Euskal Herriko gizarteari dei bat egin nahi diote gatazkaren konponbidean parte hartzeko. Gizarteak gatazka gainditzea nahi du, eta alderdien mahaia eratzea «premiazkoa» dela iruditzen zaio.
(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:29 am

21/05/2006

(EITB24.com) Rafael Larreina EAko idazkariak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak egindako iragarpena txalotu du eta, ekainean, alderdi mahaia ´lehenbailehen martxan jarri behar dela´ esan du.
(gehiago irakurri…)

Iruzkinak (0) 12:30 am

Hurrengo orria »